lunes, 24 de septiembre de 2012

ur gaineko marsella: programa


Aurreko klasean, taldeka bilduta programa zehazten hasteko eskatu zitzaigun.
Oso ondo nondik hasi jakin gabe, Marsella 2013ko programari begira hasi ginen. Badirudi antolaturiko ekintza gehienak kanpotarrak bertara iritsi, ikuskizunen bat ikusi eta alde egiteko antolatuta daudela, Marsellako hiriari edo bertako kulturaren hedapenari inolako ekarpenik egin gabe (ekonomikoaz gain, noski).

Horregatik, gure eraikin flotatzaileak inguruari nolabaiteko ekarpen bat egitea komeni dela iruditu zitzaigun, ikuskizun edo emanaldiak antolatzeko espazio soil bat izan gabe. Kultura kontsumo produktu hutsa izan beharrean, sormena bultzatzeko balio lezakeen gune bat izan zitekeela okurritu zitzaigun. Gainera, eraikin flotagarria dela aprobetxatuz, herri batetik bestera mugi zitezkeen tailer batzuk antola genitzake ondoren emaitza bezala bildu eta erakusketa espazio handiago bat osatuko zutenak.

Esandakoa hiru pauso edo faseren bidez antolatu liteke:

(klasean egindako eskema)