miércoles, 17 de abril de 2013

KalePublik_maketa prozesua


Ariketa maketa baten bidez egitea erabaki genuen. Hortarako pentsatutako moduluen arabera, bi modulo sartzeko moduko zeharkako ebaketa baten bidez egin da kale zatiaren maketa, 1/20 eskalan.








Modulu hauek 3,5 metroko zabalera hartuko dute, eta harresia eta etxebizitzetako fatxadetan eutsita egongo dira alderik alde, kalearen zabalera izango duten habe batzuen bitartez.

 

 

Elementu hauen funtzionamentua polea sistema batzutan oinarritutakoa da. Habeen artean habexka moduan kokatuta barra pisutsu batzuk daude non polea sistema horren bitartez kalearen kotaraino jaistea dagoen.


Behin elementu hauek kale mailan ditugula, bertako erabiltzaileek nahi dutenaren arabera edo proposaturiko erabileren arabera. harresi parean dagoen oihal rolloa pasatuko dute barretan zehar eta gero bakoitzari beharrezko altuera emango zaio.

 



Horrela hainbat forma eta erabilera ezberdin lor ditzakegu. Goiko argazkietan adibidez kale-liburutegi funtzioa egin dezakeen espazio bat proposatzen da, sarrera altuera bajuago batetik duelarik, harresitik aldendu ahala espazio altuago bat bihurtuz.

Tela mota ezberdinak ere proposatu daitezke, adibidez graffitiak egiteko tela bat non erabili ondoren moztu daitekeen eta agortzean oihalaren rolloa aldatu.





martes, 16 de abril de 2013

KalePublik_entrega











KalePublik_lamina, detaileak...


Lan prozesua, maketa batean bukatu beharrean, zenbait xehetasun ere egin ditugu; gure espazio antolaketa horren dimentsionatzea eta aukera desberdinak aztertuz eta eraikuntza zein funtzionamentu aldetik erantzun bat emateko.



domingo, 7 de abril de 2013

"kalebublik" eredua

OMCA_ekintzetarako espazioa_

Horman ezarritako aulkidun kuadro bat da. Proiektu hau Californiako museo bateko ekintza eta programazio berezi batzuei erabilpena emateko herraminta moduan garatu zen. Museoaren kanpo terraza publikoan aire libreko egongela bat sortzen da esekitako aulki batzuekin.(Shaker estiloaren moduan)

shaker estiloko etxea

Pieza interaktibo partizipatzaile baten moduan aurkezten da, non erabiltzaileek eta bisitariek aukera desberdinak sor ditzaketen programa ezeberdinen erantzun modura edo eguneroko interakzio edo erabilerekin.

Altzarien instalazioak, biltzeak eta marraz daitekeen eskala haundiko azalerak, erabiltzaileari elkartzera, deskantsatzera, pentsa araztera eta sormenera gonbidatzen dio. Azkenean une oroko aldaketan dauden pertsonen instalazio lientzu bat da.