martes, 7 de enero de 2014

2.ARIKETA_ZAMORA_ONDAREAREN IKERKETA ZENTROA

Zamorako Ondare Erromanikoaren Zaharberritze eta ikerketarako Zentroa_

Zatika_

Bigarren ariketa hau Zamoran kokatua dago, eta aipagarria da Zamora eta inguru horretan dagoen eraikin erromanikoen multzoa, Europa osoan templu erromanikoei dagokionez, kopuru eta kalitate aldetik lehena dena.
Proiektuaren orubea Katedrala, harresia, gaztelua, katedral eta gaztelu arteko parke publikoa, san isidoro eliza eta gaztela eta leon-ko junten bulego eraikinak osatzen duten eraikin esanguratsu horiek sortzen duten multzoko espazio horretan dago. Testuinguru horretan, proiektua garatzeko estrategietan garrantzia izango du orubeak eraikin hauekiko duen gertutasunak.


Behin orubea aztertu eta proiektua garatzen hasteko orduan bi estrategia nagusi hartzea erabaki nuen_

Alde batetik, gaur egungo orubearen itxitasun hori apurtu nahi da. horretarako, katedral eta eliza alderutz dauden aldeak irekiak izango dira esazio publikoarekin bat egiteko eta zirkulazioaren parte izan dadin, betiere zerbait eskeiniz. Kale istuetara ematen duten beste bi aldeak berriz itxiak proposatuko dira.

Bestalde, ardatz bertikalaren garrantzia dago, inguruko eraikin garrantzia kontutan hartuta eraikinak altura gutxi hartuko du kale mailatik gora eta sotoko mailak landuko dira, aztarnategi bat izango bailitzan.



Eraikinaren kokapena eta estalki oina



Estalki oina_Argiputzu bat nagusitzen da, goitik behera irekia izango den patio / atrio bat argiztatuko duena. 
















kale mailako oina
Kale mailako oina_oin honetan garbi ikus daiteke L forma hartzen duen espazioa kanpoko espazio publikoarekin loturan dagoela, ekialderuntz bolumen trinko bat dagoen bitartean. 
Bolumen trinko horretan, harrera guneak, administraritza, zuzendaritza, eta bilera gela bat daude, komunikazio bertikalak ere bai.

Gune irekian berriz, eserlekuak, panelen gune bat, taberna eta antzezleku txiki eta ireki bat eta beheko mailara eramango gaituen eskilara nagusia aurkitzen dira. patioa presente egongo da momentu oro, eta beirate baten bidez itxita.


goiko oina




Goiko oina_ oin hau ikasketa espazioei zuzendua dago eta ikerketa zentruaren programako hainbat erabilera egongo dira.
Pribatuagoa da bertara heltzeko orduan.
Bolumen trinkoan irakasleen bulegoak egongo dira, eta bolumen horrek duen hormaren luzapen osoan zehar 6 ikasgela. 
Patioaren alde batera, moldagarriak izan daitezkeen 4 mintegiak daude eta bestaldean berriz liburutegiko espazioa. Ikasgela-mintegi-liburutegi espazioak barruko beste patio txikiago batek artikulatzen ditu.

-1 oina







Sotoko -1 oina_oin hau batizbat zirkulaziorako erabiliko da, eta bisitarientzako gehiago zuzentuta dago, kale mailan dauden eskilaretatik heldu ahal izango dira bertara, eta alde batera erakusketa gunera jaisteko arrapala izango dute eta bestaldera berriz auditoriumerako sarrera, ibilbide hori arkutegi batzuen ondo galeria moduko bat sotoko plantetan dagoen atrio horren inguruan.
Bestalde beirate batzuen bidez, altura bikoitzeko tailerrak ere ikus daitezke maila honetatik, eta bolumen trinkoaren gunean artxiboa eta instalaziotarako gela daude.


-2 oina





Sotoko -2 oina_Azkenik oin honetan erakusketa gunea eta tailerrak egongo dira. 
Erakusketa gunean arkutegiek gelatxo esberdinak sortuko dituzte eta horren atzean hiru tailerrak egongo dira, tailer-erakusketa erlazio hori ezinbestekoa baita.
Maila honetaik auditoriumerako beste sarrera bat ere badago.
Bukatzeko, laborategia eta instalazioetako bigarren gela ere bertan aurkitzen dira.








Programaren laburpena axonometriaren bidez_



Altxaera eta ebaketak_



Barruko 3D- irudiak_






Kanpoko 3D-irudiak_




 














2.ARIKETA_ZAMORA_ONDAREAREN IKERKETA ZENTROA

Zamorako Ondare Erromanikoaren Zaharberritze eta ikerketa Zentroa_

A1 panelak_




lunes, 6 de enero de 2014

1.ARIKETA_EKOIZOIKO

Kurtso hasieran, ikasle errepikaileoi pabiloiaren lehen ariketaren orden Ekozoiko tailerrean parte hartu eta bukaera bezala bideo bat egitea proposatu zitzaigun. tailer horren barne, hitzaldiak, eztabaida saioak, klase magistraletan parte hartu genuen.

Lehenengo hitzaldiak Kristina-enean izan genituen, Tabakalerak antolatutako aktibitate bat izan zen, aste arkitekturalaren baitan:
_Hiria eta bestelako politikak: herentziak, lurraldeak eta eraikuntza komunak.

Aste arkitekturalaren barne antolatutako hitzaldi hauek hiri kontzeptu berriaren hausnarketa eta pentsamendu mota berriak sortzeko helburuarekin antolatu ziren. Guk urriaren 7ko programan hartu genuen parte: 
Jabetzeak eta talde esperientzia_Bertan "KAMPSA 20 AÑOS" dokumentala ikusi genuen hasiera, Pasaian okupatutako etxe batean egindako jarduerak, lortutako gauzak, egindako borroka etabar azaltzen zituen dokumentala. Dokumental hori eta geroko mahai-inguruan hitzegindakoarekin kontzeptu bat baino gehiagorekin geratu nitzen: autonomia, jabetzak, zalantzazko etorkizuna, instituzioen boterea, "bai".aren kontzeptua, eta helburuak sortzeko indarra.
Esteban Zamora (filosofoa)_Hiria hiritarrentzat erabilgarria izateko moduak. Arkitektura-gerra erlazioa, fronterak, cartografia kognitiboa(dudazkoa) dimentsio subjetibo bat...
Jean Pierre Garnier_Hitzaldi honetan hiri-espazioen berjabetzeen inguruan hitzegin zen, teoriatik aktibismoaren dagoen pausoa azalduz. hiriaren norbereganatzea, politikoek duen boterea hiriarengan etabar.
Eva Morales_Sevillako (las corralas) partizipazio ekintza kolektibo bati buruz hitz egin zuen, beren etxeetatik bidalitako 15 familiak beste hainbat eraikin nola okupatu zituzten azalduz. Etxebizitza hutsen gaia landu zen, zer egin daitekeen horren aurrean, birsortzeko klabeak azalduz.

_Ekozoiko: Horren ondoren, eskolan izan genituen bi hitzaldi, eskolako irakasle diren Ula-rena eta Koldo Telleria-rena.

Ula_Ez-hazkundea. Decrecimiento_ Urteetan zehar hiria egitea ekoizpen soil bezela ulertu da, baina gaur egun ditugun beharrak gertuago egongo dira desegitetik, berrerabiltzetik, birpolitizazio batetik edo gauzei esanahi berri bat ematetik. Hazkundeak ez du esan nahi ongizatea, hori mito bat da. Guzti horren aurrean oraindik sortzeke dauden hirigintza-tresna berriak bilatu beharra dago.
Koldo Telleria_ pentsakera dikotomikoa (absolutista, aldagaitza...) eta pentsakera konplexuaren inguruan hitz egin zigun. Zientziaren ezagutza tokiaren ezagutzarekin batzeko beharra.
Azkenik Urumea ibaiko uholde arazoen aurrean gauzatu behar duten proiektuaren aurrea beste proiektu posible batzuk egitea posible zela azaldu zigun hori defendatzen duen talde bateko kide batek. Urumearen inguruko proiektu berri horretan ibaia eta pertsonen arteko erlazio hori desagertu egiten da izugarrizko horma batzuen bidez. Ibaiaren mailak gora egin arren, beste soluzio batzuk badaudela azaldu zigun, betiere pertsonen eta ibaiaren arteko beti egon den erlazioa mantenduz.

Orduan azaldu ziguten 1.ariketa horretan egin beharko genuen lana: Urume ibaiaren ibilbidean zehar dauden zonaldeetatik bat aukeratu behar genuen (riberas de loiola, loiolako kuartelen zona, kartzela, martutene, astigarrako poligonoa eta kanporatutako komunitateen asentamentua hernani inguruan). Zona horietan, hemendik 200 urtera egongo den egoeraren inguruko bideo bat egitea zen lana.

Azkenik bideoen inguruko taller batean hartu genuen parte,  Xabier Artigas-en dokumental baten proiekzioarekin eta ondorengo bere klase magistral batekin.

_Ikus-entzunezko dokumentazioa Arkitektura eta hirigintzan: Esan bezala, lehenik "no-res" dokumentalaren proiekzioa izan zen. Bartzelonako Colonia Castell-ko bizitza azaltzen zen, horrelako hiri haundi batean zegoen langile auzo bat, eraikin txikiekin eta beraien bizitza propioarekin, egun batean denak beraien etxeetatik botatzen hasi eta auzo osoa eraisten duten arte. momentu oso unkigarriak dituen dokumentala, bertako biztanleen egunenerokotasuneko ekintzak eta sentimentuak agertzen dituena.
Gero izan genuen klase magistralean, Xabier Artigas berak, bideo bat lantzeko orduan izan behar genituen irizpideen inguruan gomendatu zigun. Historio bat kontatzeko modua, obserbazioa, improbizazioa, kontrasteen bilaketa, soinuen kontrola, analisi sozial baten garrantzia...

Azkenik, Ekozoikoko ariketa hortara itzuliz, azkeneko emaitz bezala egin behar zen bideoa dago. Urumeako ibilbide horretan, Astigarragakok poligono industrialean zentratu ginen, azaleraz herria bera baino haundiagoa dena.
Lekuaren pare bat bisita egin genituen, poligonoa aztertzeko, inguruko mendietatik poligonoa nola ikusteko, argazkiak atera eta bideoak grabatuz.
Orduan poligonoaren ertz batean dagoen baratza batean zentratzea erabaki genuen, eta gure bideoa horren inguruan sortzea.
Horrelako industri-poligono batean, baratza horrek arrazoi batzuengatik jarraitzen zuen hor, poligonoa egin zen garaiak jabeak eskeiniko ziotenaren dirua baino nahiago izan zuen bere baratzarekin jarraitzea. Bideoa egiteko elementu garrantzitsuen bezala beraz baratza hau hartu genuen eta horren inguruan historia bat sortu. 

Bideoarekin irudikatu nahi dugu, urteak pasa ahala, arkitektoek proiektu berriak egin ditzazketela, berriro eraitsi eta beste zerbait egin, baina baratzak hor jarrai dezakeela. Hona bideorako egin genituen montaia batzuk eta azkeneko emaitza den bideoa: 




Gero San Telmo museoko "Donostia 200 urteko hiria" erakusketan proiektatu zituzten talde guztiek egin genituen bideo sorta: