Karrera amaierako proiektuen aurkezpen panelen inguruan pentsatzen dugunari buruz hitzegiten hasten bagara, argi dago proiektuaren ahalik eta laburpen interesgarri edota erakutsi nahi dena izan behar duela.
Azken fiñean gehienetan panelei botatzen diet bistazo bat, totxo hortako orriak begiratzen hasi beharrean, ezagunen baten proiektua edo denbora libre pixket ez badut behintzat.
Azkenean, bakoitzak erosoen ibiltzen den alderdiei emango dio indarra panel horietan, 3D irudiak izan, altxaerak izan, edo ebaketak izan adibidez. Gero, puntu horrek begira dagoenari atentzioa ematen badio, horren inguruan hasiko baita panelaren beste zatiei begira.
Koloreen erabilerak ere garrantzia duela iruditzen zait panela sortzeko orduan. Normalean gehiago gustatzen zaxkit kolore bat edo gutxi erabiliz egindako panelak, adibidez gris eskalan eta kolore ezberdin baten arteko konbinazioz sortutakoak.
Panela gehiago ulertzen dut poster bat izango bazen bezela, anuntzio baten moduan, interesatua bazaude hor egongo da A3 koadernoa, proiektua modu zuzen eta zehatz batean azalduko duena.
Amaitzeko, oraindik lantzeko edo hobetzeko alderdiei dagokionez, proiektuaren aurreko pausoek ematen didate bildur gehien, programa egoki bat sortu eta hori tokian txertatzeko ideiak garbi edukitzeak. Behin hori ongi definitua izanez gero, gainontzekoa denbora eta lan kontua izango dela uste baitut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario