domingo, 23 de diciembre de 2012

charité: programa sortzeko erreferentziak

Erreferentzi bila hasiz gero, oso gertukoa dugu Donostin egin berri duten "basque culinary center".


Programa aldetik, egin nahi dudan sukaldaritza-eskolarekin zerikusi bastante duela iruditzen zait. Hala ere, "bcc"-ren kasuan sukaldaritza-eskolaz aparte, ikerketa-zentru funtzio bat ere baduela iruditzen zait, laborategi eta ikertzaileentzako bulegoekin.

Marsellako proiektuaren kasuan, helburua, ikasleen bizitzeko toki, eskola, eta bixitariei eskaintza emango dieten proiektu bat garatzea da, programaren atal desberdinen arteko interakzio eta loturak sortuz.

Laburpen bezela, hemen "bcc"-ko instalazioen laburpen bat:









charité: programa I.


Beti esan ohi da kultura bat ezagutzeko modurik onena bertako gastronomia edo sukaldaritza probatzea dela.

(marsellako produktuak, tartean "bullabesa" plater ezaguna)
Marsellaren kultura-aniztasun hori aintzat hartu, eta sukaldaritza-eskola bat egitea bururatu zitzaidan. Bertako sukaldaritza tipikoa ez ezik, kultura ezberdinetako sukaldaritza bertan erakutsi eta jendeari eskaintza eta ezagutza bat emateko aldi berean.




zazpika: Marsella en tránsito


Duela aste batzuk, Gara-ko Zazpika astekarian Marsellari buruz zetorren artikulu hau irakurri nuen; Marsellaren izaera eta kultur-hiriburu izendatua izan denetik jasaten ari den transformazioari buruz hitzegiten duena.

Egunero, portu zaharrean, itsasotik atera berri diren arraiak saltzen ari diren bitartean, Marsella ez da iritsi beti izan duen izaera berezi hori galtzera.
Europa, bere osotasunean, garatzen edota kapitalizatzen joan den arren, Marsellak ez du ezkutatzen duen kontraesan, pobrezia eta dekadentzi mediterraniarra; begi bistakoa izan arren, arte izatera irits daikeena,.

le panier, (euskaraz saski edo otarra esan nahi duena) gure bigarren ariketa bertan garatuko degu, auzo bohemio chic-a bezela dago kontsideratua. Kanpotik datozen artistentzako modako auzoa. Azken hauek, bertako betiko "corso"-ekin elkar-bizi dira eraberritzen ari den auzo honetan.