miércoles, 23 de enero de 2013

Ur gaineko Marsella: azalpena


kultura amarratuz...

Marsella Europako kultur hiriburu izango da 2013an, eta horrekin zerikusia izango duen proiektu bat garatzea izango dugu helburu, bertako portu zaharrean kokatuko dena.
bertako tradizio kulturalaren birziklapen edo berrinterpretazio bat egitea da nahia, itsaso munduarekin erlazionatutako elementuak garai berrietara egokituz.
proiektuaren kokapena aztertuz gero, gaur egun portu zaharra kirol portu moduan erabiltzen da eta batizbat turismora bideratua dagoela esan dezakegu, hala ere geratzen dira egunero harrapatutako arraia bertan saltzera joaten diren betiko arrantzale herritarrak oraindik ere.

moduloa...

hartutako lehen erabakia, proiektua gauzatzeko modulo bat sortzearena izan zen. 
noraezean geratutako naufragoa izango da modulo hori. non Marsellara iritsi eta bertan amarratzea lortzen duen. moduloz modulo bateratze bat emango da, nolabaiteko mundu osotik irits daitezkeen kultura ezberdineko naufragoen interakzio moduan.


sistema modularra aukeratzeko arrazoiak, horrelako proiektu bat egiteko orduan eman ditzazkeen abantailak dira. modulo horrek proiektuari malgutasuna ematen dio, behar ezberdinetara egokitu baitaiteke. Eta hor sartzen da ere "t" faktorea, denboraren arabera moduloak gehitu edo kentzea dagoelako.                                      bestetik, moduloak berrerabiliak izan daitezke beste lekuren bateko ekintzetarako, ez delako zertan behin betiko arkitektura bat izan behar.

modulo hau 4x4m-ko karratu bat izango da, zentruan zutabe bat duena eta ertzetan amarreetarako elementu batzuk izango dituena.

moduloa flotagarri egingo duten elementuak plastikozko bidoiak izango dira. 220 litroko bidoiak dira eta modulo bakoitzean horrelako 16 beharko ditugu.
hemen ikus daiteke modulo baten atalez ataleko despiezea:


PROIEKTUA: MODULOA + ITXITURA

Itxitura...

moduloen arteko itxiturak sortzeko orduan, material birziklagarri bati berrerabilera bat ematea izan da helburua.
eta horretarako 5 litroko plastikozko bidoi apilableak erabiliko dira.
moduloen zutabeen formak itxitura panel bat sartzea edo ateratzen ahalbidetzen du, beharraren arabera eta panel horiek bidoien itxitura sistema hau eraman dezakete itsatsia.
bidoi hauek atzeko aldetik argi instalazio bat edukiko dute, kustomizagarria izan daitekeena, argiarekin jokatu eta konbinazio ezberdinak sor daitezkeelarik.






bi modulo + itxitura panel bat


4 modulo + 2 itxitura panel

Eguna eta gaua...

proiektuaren malgutasun horrekin, eguna eta gauaren konbinaketa bat egin nahi izan da, egunari erabilera batzuk emanez eta gauari beste batzuk, edota bietan mantenduko diren elementuak.

hitzaldi txiki, tailer eta informazio gune bat aurkitzen da, itxia izango dena eta modu konstante batean bere tokian mantenduko dena. 

elementu horrez gain, egunari begira, salerosketa postuetarako gune bat (bertako saltzaileek bisitariei eskenintzeko produktuekin), Marsella 2013ari buruzko panelez edo beste edozein erakusketa antolatzeko ibilbidea, kafetegi bat eta ur kirolak praktikatzeko aukera bat eskaintzen da.


gaua aldiz, beste erabilera batzuez osatuko da, gehiago egongo da aisira edo erlajaziora bideratua.
musika egongo den taberna gune bat dago alde batetik. eta zine, dokumental, kontzertu, monologo... emanaldiak egon daitezkeen gune printzipal bat, ur gainean egongo den sare batekin, hor jendeak exerita, etzanda, berriketan egotea duelarik.



3D montajea...







No hay comentarios:

Publicar un comentario