domingo, 23 de junio de 2013

charité_Kulturlinary Sukaldaritza Eskola_Zatika


Marsellan egin beharreko proiektu honetan, sukaldaritza eskola bat egitea proposatzen det, herrialde desberdinak ezagutzeko interesgarria izan daitekeelako beraietako sukaldaritza eta produktuak erakutsi eta elkarbanatzea.  Helburua ikasleen formakuntzaz gain, bisitariei eskaintza bat ematea eta herritarrentzako zerbitzu batzuk izatea ere bada.

Orubea aztertuz gero, ikus daiteke pasozko leku bat soilik dela, inungo aprobetxamendurik gabe. Pasozko izaera hori mantendu nahi da kontuan izanik plaza eta charité elementu garrantzitsuak direla, eta aldi berean eskaintza bat eman espazio horretan geratzeko.

Estrategiak:


Oinplantak: 
_kokapena eta estalki oina: orubearen neurriak kontutan hartuta eraikina orubearen formari egokitzea erabaki da, bolumetria aldetik ere jarraipen bat emango zaio bi kaleetatik datozen eraikinei.


 _behe oina: lehen aipatutako pasozko izaera hori lortzeko pasu zentral nagusi bat egongo da erakinare barnetik pasako dena eta beste txikiago bat kanpoaldetik. paso zentral horren inguruan azokak antolatzeko espazio bat du eta bestalde eskola eraikinera sartzeko gunea, produktuak edo jakiak saltzeko denda bat eta ikuztegi bat besteak beste.

_lehen oina: oin honek plazatik abiatzen den arrapala baten bidez ere izango du sarrera, jatetxea dagoen oina delarik, sukaldea edo praktika gela eta ikasgela teorikoa ere oinplanta honetan izango ditugu. patioaren bitartez eta lamen bidezko fatxadarekin, plazarekiko eta charité-rekiko erlazioa mantendu nahi da.

_bigarren oina: oin hau pribatuagoa da eta ikasleen logelak eta espazio amankomunak egongo dira bertan,

_hirugarren oina: azken oin honetan terraza bat eta landa produktuak hazteko espazioak izango ditugu.




Fatxadak: hasera batean, hormigoi armatuzko losaz osturiko bolumen trinko bat proposatzen da bi kaleen lotura gisa eta ondoren altzairuzko egituraz eta lamen bidezko itxitura bidez osatuko da eraikina, lamen itxutura hanek irekitasun grado ezberdinak dituelarik (beirateak, tabikeak edota ezer ere ez).





No hay comentarios:

Publicar un comentario