domingo, 23 de diciembre de 2012

charité: programa sortzeko erreferentziak

Erreferentzi bila hasiz gero, oso gertukoa dugu Donostin egin berri duten "basque culinary center".


Programa aldetik, egin nahi dudan sukaldaritza-eskolarekin zerikusi bastante duela iruditzen zait. Hala ere, "bcc"-ren kasuan sukaldaritza-eskolaz aparte, ikerketa-zentru funtzio bat ere baduela iruditzen zait, laborategi eta ikertzaileentzako bulegoekin.

Marsellako proiektuaren kasuan, helburua, ikasleen bizitzeko toki, eskola, eta bixitariei eskaintza emango dieten proiektu bat garatzea da, programaren atal desberdinen arteko interakzio eta loturak sortuz.

Laburpen bezela, hemen "bcc"-ko instalazioen laburpen bat:









charité: programa I.


Beti esan ohi da kultura bat ezagutzeko modurik onena bertako gastronomia edo sukaldaritza probatzea dela.

(marsellako produktuak, tartean "bullabesa" plater ezaguna)
Marsellaren kultura-aniztasun hori aintzat hartu, eta sukaldaritza-eskola bat egitea bururatu zitzaidan. Bertako sukaldaritza tipikoa ez ezik, kultura ezberdinetako sukaldaritza bertan erakutsi eta jendeari eskaintza eta ezagutza bat emateko aldi berean.




zazpika: Marsella en tránsito


Duela aste batzuk, Gara-ko Zazpika astekarian Marsellari buruz zetorren artikulu hau irakurri nuen; Marsellaren izaera eta kultur-hiriburu izendatua izan denetik jasaten ari den transformazioari buruz hitzegiten duena.

Egunero, portu zaharrean, itsasotik atera berri diren arraiak saltzen ari diren bitartean, Marsella ez da iritsi beti izan duen izaera berezi hori galtzera.
Europa, bere osotasunean, garatzen edota kapitalizatzen joan den arren, Marsellak ez du ezkutatzen duen kontraesan, pobrezia eta dekadentzi mediterraniarra; begi bistakoa izan arren, arte izatera irits daikeena,.

le panier, (euskaraz saski edo otarra esan nahi duena) gure bigarren ariketa bertan garatuko degu, auzo bohemio chic-a bezela dago kontsideratua. Kanpotik datozen artistentzako modako auzoa. Azken hauek, bertako betiko "corso"-ekin elkar-bizi dira eraberritzen ari den auzo honetan.





domingo, 18 de noviembre de 2012

K.A.P. panelak

Karrera amaierako proiektuen aurkezpen panelen inguruan pentsatzen dugunari buruz hitzegiten hasten bagara, argi dago proiektuaren ahalik eta laburpen interesgarri edota erakutsi nahi dena izan behar duela.
 Azken fiñean gehienetan panelei botatzen diet bistazo bat, totxo hortako orriak begiratzen hasi beharrean, ezagunen baten proiektua edo denbora libre pixket ez badut behintzat.

Azkenean, bakoitzak erosoen ibiltzen den alderdiei emango dio indarra panel horietan, 3D irudiak izan, altxaerak izan, edo ebaketak izan adibidez. Gero, puntu horrek begira dagoenari atentzioa ematen badio, horren inguruan hasiko baita panelaren beste zatiei begira.

Koloreen erabilerak ere garrantzia duela iruditzen zait panela sortzeko orduan. Normalean gehiago gustatzen zaxkit kolore bat edo gutxi erabiliz egindako panelak, adibidez gris eskalan eta kolore ezberdin baten arteko konbinazioz sortutakoak.

Panela gehiago ulertzen dut poster bat izango bazen bezela, anuntzio baten moduan, interesatua bazaude hor egongo da A3 koadernoa, proiektua modu zuzen eta zehatz batean azalduko duena.


Amaitzeko, oraindik lantzeko edo hobetzeko alderdiei dagokionez, proiektuaren aurreko pausoek ematen didate bildur gehien, programa egoki bat sortu eta hori tokian txertatzeko ideiak garbi edukitzeak. Behin hori ongi definitua izanez gero, gainontzekoa denbora eta lan kontua izango dela uste baitut.

viernes, 16 de noviembre de 2012

Dropbox-eko karpeta

Hemen dropbox-eko karpetaren helbidea:

https://www.dropbox.com/sh/p88md3kau3xb9ui/RzpPj_NM9s

Bertan bidaian ateratako argazkiak, autocadeko planta pixkat txukunduta eta altxaerak ere badaude. Baita bestela aurkitutako informazioa ere, adibidez Vieille Charité-ren oinplanta.

Txoritokia egin behar degun toki inguruko argazkiak ere bertan jarriko ditugu.

martes, 13 de noviembre de 2012

Orubearekin lanean


"Charité"ren proiektuaren lenengo pauso bezala orubea eta inguruarekin hasi gara lanean. Bidaiako argazkiak eta internet bidez aurki dezakegunarekin, gaur egungo espazio horren planta zehatzago bat eta proiektua txertatzeko baliagarri izango zaizkigun altxaerak marraztu ditugu.




jueves, 8 de noviembre de 2012

Tarteko espazioetan zer?

Gaur egungo espazio publikoen egoera ikusita eta kalean programa potentzial zabal bat ematen dela jakinik: auzo elkarteak, elkarte kulturalak, azokak...
Horri erantzun bat emango lioken espazio publikoak beharko ditugu ez? 
Bideo honetan argi eta garbi azaltzen digute diseinu integral hori lortzeko errezeta berria, eta gañera euskeraz!


miércoles, 7 de noviembre de 2012

Forgotten songs



"Cantos de aves en suspension llenan las calles de Sydney. Si estás paseando por Place Angel en Sydney, Australia, asegúrese de mirar hacia arriba: un pabellón de 110 jaulas cuelga sobre la calle, filtrando una banda sonora sobrenatural de cantos de pájaros a las calles. Inicialmente encargado como parte del programa de arte contemporáneo “Laneway” en 2009, y con una duración temporal, la obra de Michael Hill  resultó ser tan popular entre los residentes de Sydney, que el Grupo Asesor de Arte Público de la ciudad recomendó que la instalación se convertirse en un elemento permanente. La petición pública llevó a 180 nuevas jaulas inoxidables para ser re-instalados con 10 altavoces que reproducen las dulces canciones de 50 especies de aves. Los nombres de las aves que una vez poblaron la zona están grabados en las piedras pavimentadas bajo las jaulas.
Inspirado en la amenaza de la pérdida de hábitats, uno de los mayores problemas que enfrenta la supervivencia de aves, "Forgotten Songs" conmemora los cantos de aves escuchados en el centro de Sydney antes de que poco a poco se vieran obliglados a salir a causa de la colonización europea. Algunas de estas aves todavía se pueden escuchar en las afueras de la ciudad, donde encuentran alimento y refugio en la vegetación nativa.
Durante el proceso de instalación, Hill se reunió con el científico Dr. Richard Mayor para la consulta sobre las razas específicas de aves nativas del lugar. Mayor recopilo una lista de 50 aves, tanto diurnas como nocturnas, mientras que su compañero, el grabador de la vida silvestre Fred van Geseell, aprovisiono al artista con los archivos de sonido, los cuales serán reproducidos sobre la calle".






Txoritokiaren proiektuari begira, interesgarria izango litzateke proiektuaren barne hau bezelako ideak txertatzea. Txorien presentzia fisikoa ez izanik ere, lurraldean bizi izan diren edo bizi diren hegaztien historia ezagutzera eman daitekelako. Horrek proiektuaren programa zabaltzeko aukera emango digu.
Azken batean, migratorioak diren hegaztiak txoritoki baten barruan izateak ezdu zentzu askorik, beraien bizitzeko modua oztopatzen ari baigera. Alde horretatik bai espazio batzuk irekiak izatea interesgarria izango zela, txori batzuen pasozko eta aldi baterako gune edo bizitoki moduan.


Bideo modura ere hemen duzue obraren emaitza:



viernes, 12 de octubre de 2012

waterworld

Flotatzaile proiektuaren harira, aurreakoan "waterworld" pelikula ikusi nuen. Pelikulari egiten zaion sarreran etorkizuneko mundua izango denaren deskribapena egiten da: "lur planeta osoa ur mantu batez estalia dago..." Nolabait pelikularen historia guztia, klima aldaketaren garrantziari keinu bat eginez, horren ondorio bezala gertatzen da.

      
(protagonistaren ontziak imaginatu daitezkeen mekanismo eta inbento guztiak ditu)

Bizidun guztiak ur gainean bizitzera amoldatu behar izan dute, eta gai batzuk altxor bezala kontsideratuak egongo dira elkartrukerako, hala nola erateko ura (hidroak), landareak eta lur lehorra batez ere. Horrela igarotzen da film osoa, guztiek aurkitu nahi duten lur lehor horren bila itsasoan zehar.

Sarriago hasi beharko gara egiten ari garen bezelako proiektuak sortzen, pelikulako ondorio berdinak egongo balira etorkizun batean...


Txoritokia: lehen urratsak


Txoritokia kokatzeko guneari begira, okupatu gabeko espazioen bila abiatu ginen, oraindik erabili gabe dagoenari erabilera berria gehitzeko. Orokorrean, eremua dagoeneko nahiko saturatua dagoela iruditu zitzaigun, bi salbuespenekin: klasean aipatutako "rotonda" eta ontziralekua inguratzen duten harresiak.
Izan ere, harresi natural zein artifizialez inguratuta dago lekua eta hauei nolabaiteko erabilera gehitzea okurritu zitzaigun. Garabia eta hormaren artean muga batzuk ezarriz, txoritokiarentzako espazioa sor genezake eta aldi berean, hasiera batean erabilerarik gabe zegoen horma hori kolonizatu.

Hasiera batean harresiaren horma bertikalak kolonizatzeko ideiarekin bakarrik abiatu giñen:


Hortaz, bi espazio hauek bateratuko dituen gunean kokatuko genuke garabia, bien arteko lotura sortuz beheko irudian ikusten den moduan.


Tokia apur bat gehiago aztertu ondoren eta garabiaren neurriak kontuan hartuta, oraindik aukera gehiago ematen zituela konturatu ginen. Izan ere, harresiaren inguruan, ibilbide bat dago guk aukeratutako tokiari begira bukatzen dena. Gertakari hau eta garabiaren altura aprobetxatuz, ibilbide horri jarraipena emango diogu garabiaren barrurantz.


Honela, hiru izango dira gure txoritokiak inbaditu eta kolonzatuko dituen guneak:


Apur bat haratago joanez eta eraikinak izango duen formari buruz pentsatzen hasita, aukera ezberdinetatik bat izan da gehien gustatu zaiguna: hiperboloidea.
Plataforma horizontala garabiarekin lotzeko, kable batzuk erabiliz, biak konekta genitzake. Oinarria zirkularra izanik, zilindro moduko bat osatuko luke. Plataforma horizontal horretan txoriak bizitzeko gune bat sortzeko asmoa genuen, nolabaiteko berdegune bat. Lehen aipatutako zilindroaren muturretako bat apur bat biratuz, kableak zuzen joan beharrean zeharka joango dira eta zilindroaren erdian estugune bat sortuko da.
Egia esan irudiz hitzez baino hobe azal daiteke irudi bitartez:




Honela txorien mikro-ekosistema hori giza aktibitatetik apur bat bereiztea lortzen dugu. Ondoren jana toki batean edo bestean jarriz txoriek bisitarien eremua zeharkatzea lor liteke txoriak ikuskatzeko aukera emanez.






lunes, 24 de septiembre de 2012

ur gaineko marsella: programa


Aurreko klasean, taldeka bilduta programa zehazten hasteko eskatu zitzaigun.
Oso ondo nondik hasi jakin gabe, Marsella 2013ko programari begira hasi ginen. Badirudi antolaturiko ekintza gehienak kanpotarrak bertara iritsi, ikuskizunen bat ikusi eta alde egiteko antolatuta daudela, Marsellako hiriari edo bertako kulturaren hedapenari inolako ekarpenik egin gabe (ekonomikoaz gain, noski).

Horregatik, gure eraikin flotatzaileak inguruari nolabaiteko ekarpen bat egitea komeni dela iruditu zitzaigun, ikuskizun edo emanaldiak antolatzeko espazio soil bat izan gabe. Kultura kontsumo produktu hutsa izan beharrean, sormena bultzatzeko balio lezakeen gune bat izan zitekeela okurritu zitzaigun. Gainera, eraikin flotagarria dela aprobetxatuz, herri batetik bestera mugi zitezkeen tailer batzuk antola genitzake ondoren emaitza bezala bildu eta erakusketa espazio handiago bat osatuko zutenak.

Esandakoa hiru pauso edo faseren bidez antolatu liteke:

(klasean egindako eskema)